Parapentelari leioaztar bat zauritu da Sopelan

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 16a, 12:24

Sopelan parapentea egiten zebilen gizon bat erreskatatu zuen zapatuan, maiatzak 14, Ertzaintzaren helikoptero batek; Atxabiribil hondartzako harkaitzetara erori eta hanka apurtu zuen, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko iturriek aipatu dutenez. Arrastiko 07:10 inguruan, Leioako 52 urteko gizonezkoa hondartzako heliporturaino eroan zuten; bertan artatu zuten lehendabizi. Hala ere, handik minutu gutxira Gurutzetako ospitalera eraman zuten.

Ertzaintzak ezbeharraren berri izan zuenean, Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikoptero bat istripuaren lekura bertaratu zuen; Osakidetzaren anbulantzia bat ere bai.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun