Udabarriko Faseko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira Udagoieneko Fasera. Udagoieneko Fase horretan 30 bertsolari arituko dira lehian. 6 bertsolariz osatutako 5 kanporaketa egingo dira. Aurreragoko Bizkaiko Txapelketaren batean finalista izan direnek, kanporaketa-fasean sartzeko eskubidea daukate; egoera horretan dago Xabi Paya, gura izanez gero hemendik abia daitekeena.
Sailkapen orokorrari begiratuta, azken kanporaketan gertatzen dena gertatzen dela, Imanol Uria, Arrate Illaro eta Unai Mendiburu algortarrak, Peru eta Beñat Vidal leioaztarrak, Josu Landeta getxoztarra eta Paule Loizaga daborduko sailkatuta daude Udagoieneko Faserako. Itxaso Paiak (26. postuan) Algortako saioan gertatuko dena itxaron beharko du. Zailago dauka Peio Arondok; 30. postuan kokatuta dago, kanporaketa bat falta dela.
Udabarriko Fasearen sailkapena
Sailkapena | Bertsolariak | Puntuak |
---|---|---|
1 | Imanol Uria Albizuri | 189 |
2 | Nerea Ibarzabal Salegi | 188,5 |
3 | Arrate Illaro Etxebarria | 188 |
4 | Joseba Artza Zubillaga | 183,5 |
5 | Garikoitz Sarriugarte Onaindia | 182 |
6 | Mikel Goiriena Larrazabal | 180 |
7 | Ander Elortegi Garatea | 179,25 |
8 | Peru Vidal Gurrutxaga | 178,25 |
9 | Aitor Bizkarra Ruiz | 176,75 |
10 | Mikel Retolaza Etxebarria | 174,5 |
11 | Iñaki Iturriotz Zuluaga | 172 |
12 | Txaber Altube Sarrionandia | 171 |
13 | Arkaitz Zipitria Mendizabal | 168,5 |
14 | Josu Landeta Egurrola | 168 |
15 | Eneko Arrate Sololuze | 166,5 |
16 | Beñat Vidal Gurrutxaga | 166 |
17 | Txaber Ormazabal Villanueva | 164,5 |
18 | Beñat Romero Maguregi | 163 |
19 | Aissa Intxausti Aburruza | 161,5 |
20 | Paule Ixiar Loizaga Legarra | 161 |
21 | Asier Galarza Garai | 161 |
22 | Unai Mendiburu Valor | 160,5 |
23 | Julen Ibarguengoitia Ordorika | 159,50 |
24 | Lander Ibarluzea Bikandi 'Aitxulua' | 159,50 |
25 | Ion Barrocal Besga | 157,5 |
26 | Itxaso Paia Ruiz | 156,5 |
27 | Nuria Cortada Ibañez | 155,5 |
28 | Ander Aldazabal Olabarri | 155 |
29 | Aitor Arrutia Azkueta | 153 |
30 | Peio Arondo Barandiaran | 150,5 |
31 | Ibon Larrazabal Landa 'Larra' | 148 |
32 | Igor Galarza Intxausti | 148 |
33 | Jone Larrinaga Dañobeitia | 147,50 |
34 | Mikel Galartza Idirin | 146,25 |
35 | Ekaitz Larrazabal Gutierrez 'Katxo' | 145,5 |
36 | Iker Garitagoitia Astigarraga | 144,5 |
37 | Illart Gumuzio Larrazabal | 142,5 |
38 | Aitor Esteban Etxebarria | 142,5 |
39 | Xabier Irakulis Agirre | 139,5 |
40 | Gurutz Uruburu Ibarguengoitia | 137 |
41 | Axier Goñi Arsuaga | 136 |
42 | Imanol Arrutia Azkueta | 132 |
43 | Peio Azkarate Elejabarrieta | 132 |
44 | Koldo Gezuraga Seijido | 132 |
45 | Joanes Igeregi Santamaria | 131 |
46 | Iñaki Lersundi Arrizabalaga | 130 |
47 | Galder Bilbao Martinez "Txapi" | 125,5 |
48 | Jon Larrabide Fuldain | 111 |
49 | Bikain Urkiri Etxebarria | 94,5 |
50 | Dani de Miguel Avecilla | 94 |