Ekin erakundeko kide izatea egotzita, Estatuko Fiskaltzak bederatzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Bilbaorentzat. Guardia Zibilak 2010eko irailaren 14an atxilotu zituen Erika (2012ko uztailaren 25ean atera zen espetxetik) eta beste zortzi euskal herritarrak. Polizien eskuetan bost egun egin zituzten inkomunikazio egoeran; "tortura basatiak" salatu zituzten denak. Epaiketa ekainaren 2ra arte luzatzea aurreikusi dute.
Hurrengo mobilizazioak
Maiatzak 17, martitzena
- 20:00 "Epaiketa politikorik ez. Erika libre. 9ak libre" goiburupean, manifestazioa, Boulevardetik.
Maiatzak 18, eguaztena
- 19:30 Manifestazioa, Erandioko metro-geltokitik abiatuta.