Iturgitxi, Erandio B, eta Urduliz B taldeak igo dira

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 18a, 15:34
Erandio Bren jokalariak. © ERANDIO KIROL ELKARTEA

Erandioko bigarren taldea Erregionaleko Bigarren Mailako txapelduna da. Hala, Ategorrikoak lehenengo mailara igoko dira datorren denboraldian. Kategoria berean, ostera, Gorliz jaitsi egin da, eta Askartzak, berriz, Bigarren kategorian mantentzeko ahalegina egin beharko du, jaitsiera-kanporaketan. Galea Bk ihes egin zion kanporaketa horri, azken partidan irabazita Boluen.

Erregionaleko Hirugarren Mailan, Iturgitxi Ligaren txapeldun bihurtu da azken partidan, eta Urduliz B, bigarren postuan utzi du. Biak igoko dira; Negurik promozioa jokatuko du, eta Berango B jaitsi egin da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun