Jokalariek domekan zuzenean ikusi zuten Lezaman Barça eta Atletico Madrilen aurkako partida eta madrildarren garaipenak erraztu dien bosgarren Liga ospatu zuten. Aurreikuspen denen arabera azken jardunaldian zen Liga erabakitzekoa. Baina domekan katalanek huts egin zuten etxean, eta ondorioz, 4 puntuko aldea dagoenez, zuri-gorriak dira txapeldunak, azken partida jokatu aurretik.
Hala, honakoa bosgarren Liga da emakumezkoen Athletic taldearenztat. Bederatzi urtez irabazi barik egon dira, eta aurten ere ondo kosta da. Aspaldi ipini ziren lider, baina Bartzelonak aldea murriztu eta puntu bakarra jarrita, amaiera estua izan du txapelketak. Athleticek "meritu itzela" dauka, Iraia Iturregik esan lez. Bartzelona talde profesionala da, diru eta dedikazio aldetik inbertsio handiagoa daukana. Baina lehoiek lidergoari eusten jakin dute, eta merezitako txapeldunak dira.
Athleticeko taldearen laurdena eskualdean formatu da: Bizkerretik etorritako Garazi Murua, Maddi Torre eta Amaia Olabarrieta; talde algortarra zein Leioako Emakumeak ezagutzen dituen Saioa Gonzalez; Leioako Emakumeak taldetik pasatutako Iraia Iturregi; eta Damaris Egurrola Betiko Neskak taldeko kidea izan dena.