Coasteering-irteera egingo dute Uribe Kostako Berbalagunek

Iker Rincon Moreno 2016ko eka. 15a, 12:38

Coasteering-irteera batean salto egiten itsasora. RIPNROCK

Ekainaren 25ean, zapatua, coasteering-irteera egingo dute Uribe Kostako Berbalagun egitasmoko kideek, Gorlizen; 10:00etan abiatuko dira, Troka Abenturatik. Izena emateko epea tokiak betetzen direnean itxiko da; helbide elektronikoz (ukberbalagun@gmail.com) edo telefonoz (688 899 868) egin daiteke. Doako jarduera da.

Coasteering-a kostaldean zehar egiten den trekking modalitate berri bat da. Ibilbidean zehar, mota desberdinetako oztopoak gainditu behar dituzte parte-hartzaileek: igo eta jaitsi beharreko tarteak, jauziak itsasora, igeri egiteko zatiak, eta abar.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun