Lau uribekostar atera dira Bilbao Athleticetik

Iker Rincon Moreno 2016ko eka. 22a, 16:49

Jonas Ramalho erdian, Lezaman entrenatzen, artxiboko irudian. © ATHLETIC

Athleticek baieztatu duenez, Uribe Kostako lau futbolarik ez dute segituko Bilbao Athleticen. Zerrenda horretan daude Jon Ander Felipe Gonzalez atezain getxoztarra, Jonas Ramalho Chimeno atzelari lamiakoarra, Iker Guarrotxena Vallejo erdilaria eta Amorebieta klubari laga zioten Jon Ander Amelibia Arenaseko atzelari ohia.

Era berean, Bilbao Athleticek Yannis Rahmani Cordeiro erdilaria berreskuratuko du Leioa Kirol Elkartetik. Jokalari frantsesak lau gol sartu ditu Sarrienakoakaz, haietako bi kategoriari eusteko promozioan, Xativako Olimpic taldearen aurka.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun