Bigarrena beste faboritoa izan zen: Laukizko Gaztedi A taldea, 18,5 puntugaz. Hirugarren postuan Goiherri B taldea geratu zen. Atzetik, Gaztedi B, Mutriku, Goiherri-Akelarre eta Gaztedi C sailkatu ziren.
Hala, berdeak bigarren txapelaren bila hasiko dira, datorren zapatuan, Leioan, 17:30ean; bertan 600 kiloko txapelketa abiatuko da. Uztailaren 3an, bigarren saioa egingo dute Loiun, 11:30ean; azkenik, finala Goierrin jokatuko dute, uztailaren 10ean, San Kristobalen jaietako egitarauaren barruan, 17:30ean.