Txostenak zehazten duenez, Barrikako hondartzako aparkalekuko seinale bat gaztelania hutsean egotea salatu zuten. Getxon, berriz, Areetako Andres Isasi Musika Eskolako ikuskizun bat, euskaraz izango zela iragarri zuten arren, %90 gaztelaniaz izan zela kexatu ziren. Halaber, Udalaren iragarki bi gaztelaniaz argitaratu zirela eta Areetako osasun-zentroan herritarrei zuzendurik kartel ugari gaztelania hutsean zegoela salatu zuten.