Antzerkia, zinema edo ikus-entzunezkoak, eta ikastaro bat ere egongo da. Azken horretan, “Lagunartean euskara hizkerarekin jolasean” ikastaroan, hain zuzen ere, “euskararen erregistro ez-formala ezagutzeko” aukera eskainiko diete gazteei eta ez hain gazteei, hiru egunean eta ordu biko saiotan. Parte hartu gura duenak aurretik izena eman beharko du, WhatsApp bidez (688 654 770), uztailaren 8a baino lehenago.
Hauexek dira udaldirako Euskara Agendaren ekitaldiak:
Uztailak 8, barikua
- 21:30 "Lingua Nabajorum" antzezlana. Gorlizko frontoian.
Uztailak 12, 13 eta 14
- 11:00-13:00 “Lagunartean euskara hizkerarekin jolasean” ikastaroa; Ligatzeko, haserretzeko eta adarra jotzeko hiztegia... Danontzat Gaztetxean. Izena eman beharra dago: WhatsApp bidez (688 654 770), uztailaren 8a baino lehenago.
Uztailak 29, barikua
- 22:30 "Amama" filmaren emanaldia. Gorlizko frontoian.
Abuztuak 9, martitzena
- 20:00 "Akabuko martxea" dokumentala emango dute. Plentziako PIE aretoan.