"Ordutegi horiek urtaro honetan izaten diren ohitura aldaketara egokitzen dira. Eskolak amaituta, aisialdiak gora egin eta herrietako jaiak han-hemen, horiek dira metroa zerbitzua doitzera eroaten duten arrazoi nagusiak", adierazi dute Metro Bilbaoko arduradunek.
Udako zerbitzu berrian epe bi bereizten dira: batetik, abuztuko eskariari erantzuten diona, Bilboko Aste Nagusian izan ezik; eta, bestetik, uztailerako eta irailaren lehen asterako jartzen dena. Era berean, ohi den legez, zerbitzu bereziak egongo dira Sopela, Santurtzi, Algorta eta Barakaldoko jaietan. Aste Nagusian, metroa ez da bederatzi jai-egunetan itxiko.