Argentinako abestiak kantatuko dituzte Lirain abesbatzak eta Trio Piazzollak; Enrique Camposek (biolina), Itziar Basagoitik (biolentxeloa) eta Georgina Barriosek (pianoa) joko dute musika.
Hurrengo hitzordua uztailaren 22an, barikua, izango da, barikua, eta Berangoko Otxandategi Abestaldeak jardungo du kantari. Iñaki Gonzalezek zuzentzen duen taldea 24 ahotsek eta 9 musikarik osatzen dute. Emanaldia eliza aurreko plazan izango da, 22:00etatik aurrera.
Gorlizko Udako Kontzertuen hirugarrena San Inazio egunean izango da, hilak 31, domeka. Iñaki Lagosek (biolina), Amaia Lasak (biolina), Ainara Basagurenek (biola) eta Nuria Nietok osatzen duten Zura taldeak emango du kontzertua: Webern eta Beethovenen kantak lehenengo zatian; Usandizagarenak, bigarrenean. Emanaldia Sortzez Garbia elizan egingo dute, 20:00etan hasita.
Azkenik, abuztuaren 14an, domeka, izango da hurrengo kontzertua: Bilboko Orkestra Sinfonikoa BOSen txanda izango da, 20:00etatik aurrera, Sortzez Garbia elizan.