Euskal Herritik abiatuko da VI. Ekomartxa, borroka antinuklearraren 40. urteurrena gogoan

ARGIA.EUS 2016ko uzt. 15a, 19:45

Espainiako Estatuan Ekologistak Martxanek antolatzen duen Ekomartxa bizikleta martxaren seigarren edizioakPedalei eragin planeta hozteko leloarekin– Euskal Herria izango du abiapuntu. Lehenbiziko etapa uztailaren 16an egingo dute, Bilbo eta Lemoiz bitartean. Han omenaldia egingo zaio zentral nuklearraren aurkako borrokari, 1976ko abuztuan Plentziatik abiatutako lehen manifestazioa gogoan.

[Artikulu hau Argia.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker plarazatu dugu HIRUKAn]

Bigarren etapa ere Bilbotik abiatuko da, eta Muskiz izango du helmuga. Eguerdian Cokearen Aurkako Koordinadorak Petronor findegiaren aurrean antolatutako ekitaldian parte hartuko dute martxako kideek, “industria horrek kostaldean eragiten duen kutsadura eta bestelako inpaktuak salatzeko”. Arratsaldean Zierbenara joango da Ekomartxa, Bilboko Superportuak ingurumenean dituen eraginak ezagutzeko xedez.

Hirugarren etapa Muskizen hasi eta Laredon amaituko da, Kantabrian. Kantauri itsasoko kostaldea zeharkatuko dute uztailaren 30era arte; egun horretan Gijónera (Asturias) iristea aurreikusita dago. Helburu nagusia klima aldaketak itsasertzean duen eraginaz ohartarazi eta “jasangarria ez den hazkundea” salatzea da.  

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun