Herri-lehiaketa 17:00etan hasiko da Areetako hondartzan; bertan ere amaituko du probak. igeriketa egin ondoren, bizikletaz segituko dute ibilbidea, Unbe, Loiu, Gatika, Laukiz, Urduliz eta Leioatik igaroz, berriro ere Bizkaiko Zubiko plaza ingurura itzuli aurretik. Azkenik, bira biko ibilbidea egin beharko dute lasterka; ibilbideak Bizkaiko Zubia eta kirol-portuko arraunerako eta belarako pabiloiak lotuko ditu.
Zirkuituaren baldintzak direla-eta antolakuntzak, gehienez, 300 kirolari onartuko ditu. Lehenengo emakumezkoak eta lehenengo gizonezkoak 300na euroko saria jasoko dute; bigarrengo postuak 200na euroz sarituko dira eta hirugarrenak, berriz, 100 euroz.
Getxoko Udaltzaingoak zirkulazioa moztuko du 17:00etatik 20:00etara lehiaketak eragindako kaleetan.