Berango, Erandio eta Leioako udalek sustatzen duten Elkar Kirolak txirrindulari-eskolak antolatzen du hiru etapako lasterketa, barikutik domekara, uztailaren 22tik 24ra. Elkar Kirolak eskola hitzarmena dauka Baque-Campos taldeagaz.
Txuma Olagueren omenez egiten da antolatzaileen arabera "Espainiako Estatuan egiten den kadete-kategoria birarik onena" omen dena. Olague Berangon jaio eta Erandio Goikoko apaiza izan zen. Hirugarren etapan horren aurretik pasatuko dira txirrindulariak.
Aurtengo lasterketan 35 taldek parte hartuko dute errepideko hiru etapatan. Aurten, nobedade gisa, taldekako erlojupekoa kendu egin dute, "ikuskizun handiago eta ezrbedina bilatzeko". Honakoak dira bihar, etzi eta etzidamuko etapak:
- Barikua, uztailak 22: 1. etapa. Altzaga (Obieta) - Altzaga (Jose Luis Goyoaga), 63 km. Irteera, 19:00etan.
- Zapatua, uztailak 23: 2. etapa. Berango - Berango, 57,6 km. Irteera, 11:30ean.
- Domeka, uztailak 24: 3. etapa. Erandio Goikoa - Erandio Goikoa, 62 km. Irteera, 11:30ean.
Lasterketa horrek izaten du euskal txirrindularitzaren profesionalen eta profesional ohien parte-hartzea eta hainbat bisita. Hala, bertatik pasatu dira Miguel Indurain, Jonathan Castroviejo, Julian eta Ruben Gorospe, Marino Lejarreta, Roberto Laiseka, Joseba Beloki, Pedro Horrillo, Alberto Leanizbarrutia, Josean Fernandez Matxin, Mikel Pradera, David Lopez, Igor Anton, Omar Fraile edo Mikel Iturria, batzuk aipatzearren.
Historikoki, Herrialde Katalanetara joan dira Txumaren maillotak. Iazko irabazlea Guillem Garcia izan zen, Kataluniako selekzioaren txirrindularia. Aurreko urteetan, Eugenio Sanchez eta Mikel Montoro Valentziako Erkidegoko selekzioko kideek lortu zuten Txuman nagusitzea. Eta lehenengo edizioan, Guillem Cassu katalana igo zen podiumeko lekurik gorenera.
Parte hartuko duten taldeak
- Kataluniako selekzioa
- Madrilgo selekzioa
- Nafarroako selekzioa
- Aragoiko selekzioa
- Asturiasko selekzioa
- Galiziako selekzioa
- C. SAX
- SAMUEL SANCHEZ-MMR ACADEMY
- PAGO-CLAYRET-PISCINAS RICHARD (TOLEDO)
- FUNDACION VICTOR SASTRE
- RUPAMO BIKER-C.C. VALDEPEÑAS
- BICI ARANDA
- ZAFIRO CYCLING. CALPE
- KORYO CAR HYUNDAI
- ALTAIRAN REDONDELA
- PINDAL CANTABRIA
- THE BATHCO
- ISIDORO SAN JUSTO
- DISGARSA CANTABRIA
- LUYMA
- BEMBIRRE
- GAURSA RENAULT-ELORRIO
- CARROCERIAS GRUAS SANCHO
- EKIN AMOREBIETA
- VICINAY
- BASATI BIKE-BUSTURIA
- MURIAS-IGORRE
- LANKAR ELKAR KIROLAK
- GASTRONOMIA BASKA-AVIA-MUNGIA
- BIORACER ELKAR KIROLAK (Emakumezkoak)
- LUYANDO GANZEDO
- ARABARRAK
- EL PROEX-ITURRIBERO
- TOTOYA ARMENTIA
- MADIS SL