Eudelek Normandiako atentatua gaitzestea eskatu die udalei

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 27a, 13:16

Eudeleko ekitaldi bat artxiboko irudian. ANBOTO

Eudel EAEko Udalen Elkarteak Normandiako atentatua gaitzetsi du eta kontu bera egin dezaten eskatu die udalei. Horretarako, 5 minutuko elkarretaratze isilak deitzera animatu ditu udal guztiak, bihar, eguena, eguerdiko 12:00etan, udaletxeen aurrean.

Eudelek "gaitzespen irmoa" adierazi du Normandian izandako atentatuaren aurrean: "Eudelek erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria, eta dolumina eta elkartasuna helarazi nahi die biktimen senide eta hurbilekoei. Une latz honetan, Euskadiko Udalok besarkada solidarioena eta hurbiltasun-sentipen sakonena bidali nahi dizkiegu Normandiako eskualdeari eta Frantziako herri osoari".

Imanol Landa Getxoko alkateak zuzentzen du Eudel.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun