Azken 5, 10, 20 edo 27 urtetako egoera bera pairatzen dutela salatu zuten atzo preso politikoen senideek; "salbuespen politika baten ondorioak pairatzen jarraitzen dugu", adierazi zutenez. "Gure borondatez egiten ez ditugun bidaia batzuetan gure bizitza arriskuan jartzen dugu", gogoratu zuten, eta, hori, "mendeku" politika baten ondorio dela gaineratu zuten.
"Salbuespeneko politika bat da dispertsioa, ia hiru hamarkada dituen anomalia bat", azpimarratu zuten. Horregatik, euskal jendartea ez dela normaltasunean bizi azaldu zuten: "Egungo kartzela politikaren arduradunek, bere mantentzearen aldekoek, eskubide hori debekatu diote".