Jolasetak errefortzu olinpikoak eskuratu ditu emakumeen hockey-talderako

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 7a, 13:33
Rocio Ybarra eta Maria Lopez de Eguilaz, Jolasetako elastikoagaz. © JOLASETA

Jolasetako belar gaineko hockey-taldeak lau fitxaketa garrantzitsu egin ditu denboraldi berrirako. Alde batetik, Maria Lopez de Eguilaz eta Rocio Ybarra jokalari ohiak berreskuratuko dituzte; getxoztarrak eta berangoztarrak olinpiar-diploma ekarri berri dute Riotik. Beste aldetik, Maialen Garcia donostiarra eta Yurena Guillen kanariarra ipini dira Lipe Moreno tekniko berriaren aginduetara. Biak nazioarteko jokalariak dira eta tantoak egiteko grina handia daukate.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun