Euria bada, ekintzak hurrengo lekuetan egingo dituzte: Plentziako udaletxeko arkupeetan, Urdulizko probalekuan, Gorlizko pilotalekuan eta Lemoizko frontoian; Sopelan ez dute zehaztu bestelako kokalekurik. Hala ere, irailaren 25eko ginkana-dantza Larrabasterrako Urgitxieta plazan egingo dute.
Euskeraz Olgetan egitasmoa orain dela urte batzuk sortu zen; familiartean euskararen erabilera sustatzeko helburuagaz, jolasa oinarri hartuta. Aurton ere, ekintza bereziak egingo dituzte hilean behin, helduek umeakaz batera jolas dezaten.