Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak abisu horia eman du, 14:00ak eta 18:00ak bitartean galerna kostaldetik sartuko delakoan. Era berean, tenperatura 10 gradu inguru jaitsiko da. Halaber, beroagatik eta suteen arriskuagatik abisu horiak emanda ditu Segurtasun Sailak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!