Bertso Eguneko ekitaldiak 12:00etan hasiko dira, El Solar plazan; etxeko bertso-eskolak girotuta ekingo diote poteoari. Arrastian, 17:30ean, bertso-trama eskainiko dute Miren Amurizak eta Odei Barrosok. 19:30ean, Bertsotruken aurkezpena eta gero, bertso-poteoagaz segituko dute. Ostean, Aneguria abeslariak emango du kontzertua.