Irailaren 27ra arte, Gorliz eta Plentzia udalerriotako kultur etxeetan izango dute izena emateko aukera Gipuzkoako ikastolen jaian parte hartu gura dutenek; gorliztarrek zein plentziarrek 5 euro ordaindu beharko dute, eta, 8 euro, kanpotarrek. Autobusa 09:00etan irtengo da Gorlizko Laboral Kutxatik, ondoko herrietako lagunak Plentziako Charterrean hartzeko; 20:00ak aldera egongo dira bueltan.
Sopeloztarrei dagokienez, San Pedro elizatik abiatuko dira 09:30ean, eta bost minutu beranduago egingo dute geldialdia Larrabasterrako Urgitxieta plazan. Irailaren 28ra arte egongo da izena emateko aukera, Kurtzion, udaletxean eta Sopelarin bulegoan; Sopelan ere, prezioak berberak izango dira.