ArgIHIzkiak lehiaketaren irabazleak dira...

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 16a, 14:27
2016ko apirilaren bukaeran ArgIHIzkiak erakusketa paratu zen Leioako Boulebardean.

V. ArgIHIzkiak lehiaketan parte hartu duten guztien artetik 40 onenak aukeratu dituzte daborduko aurtengo epaimahaikideek: Garazi Basterretxea Bareak eta Ibon Idoiaga Basarasek. Hala, testuek oinarri dituzten 10 argazkiek eta 40 idatzi horiek osatuko dute V. ArgIHIzkiak Erakusketa. Aurkezpen-ekitaldia eta sarien banaketa urriaren 13an, 19:30ean izango da, Algortako Torrene aretoan. V. argIHIzkiak Erakusketa urriaren 13tik 30era ikusi ahal izango da bertan; gero, Uribe Kostako beste udalerri batzuetan egongo da. Aurtengo lehiaketari dagokion erakusketaz gainera, atzerabegirako bat ere egongo da Torrene aretoan, bosgarren urteurrena ospatzeko. Horretan, aurreko lau ekitaldietako hainbat argazki eta testu egongo dira ikusgai.

Guztira, 174 parte-hartzailek 212 testu helarazi dituzte: 127 testu labur-laburrak izan dira eta 85 testu laburrak; 16-18 urte bitartekoek 134 testu bidali dituzte eta 18 urtetik gorakoek, 78 testu.
 
Denera, 32 herritako parte-hartzaileak izan dira: Aizarnazabal, Astigarraga, Aulesti, Azpeitia, Bakio, Barakaldo, Basauri, Beasain, Bilbo, Deustua, Donostia, Durango, Erronkari, Gasteiz, Hernani, Ibarra, Leitza, Mungia, Muskiz, Soraluze, Urretxu, Usansolo, eta abarrekoak. Bizkaitik jasotakoen artean gure eskualdekoak gehiengoa izan dira: Uribe Kostako 149 parte-hartzailek 172 testu bidali dituzte (Barrikatik 4, Berangotik 4, Erandiotik 9, Getxotik 38, Gorliztik 34, Leioatik 9, Lemoizetik 9, Plentziatik 28, Sopelatik 26 eta Urduliztik 11).

Testu gehienak labur-laburrak izan dira (%60a) eta testu gehien jaso duten argazkiak Bego Elexpe Ortizena eta Jose Mari Albisu Carrerarena izan dira. Testuen artean, denetarik egon da: gehienak prosa, baina baita bertsoak eta olerkiak ere. Testuak helarazteko bitarteko erabiliena argIHIzkiak-en webguneko formularioa izan da, posta elektronikoz ere hainbat mezu jaso dira.

Testu guztien arteko 40 onenak aukeratu dituzte daborduko aurtengo epaimahaikideek: Garazi Basterretxea Bareak eta Ibon Idoiaga Basarasek. Basterretxea euskal filologoa da, eta euskara zein euskal kultura sustatzea helburu duen Kalabazan Kultur Ekimenak elkarteko kidea. Idoiagak hainbat urte daroatza Leioako udal liburutegian lanean, bertako irakurle-klubaren sustatzailea da eta Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoaren noizbehinkako parte-hartzailea.
 
Horrez gainera, epaileek aukeratutako 40 testu onenen arteko lauk sari berezi bana jasoko dute: gazteen mailan (16-18 urte bitartekoena), testu labur onenaren egileak eta testu labur-labur onenaren idazleak libbuk liburu elektroniko bana jasoko dute (Elkar Taldearen laguntza izan dute sari horiek); 18 urtetik gorakoen mailan, 200 euro jasoko ditu bai testu labur-labur onena idatzi duenak bai testu labur onenaren sortzaileak.

Sari nagusien irabazleak hauek dira:

16-18 urte bitartekoen mailan (LIBBUK bana):

  • ​​Testu labur-labur onenaren egilea: Itxaso Zabala Mondina (Gorliz, 2000) / Eider Moreno Carreroren argazkian oinarrituta.
  • Testu labur onenaren egilea: Irati Ortueta Uriarte (Algorta, 1999) / Naiara Elorriaga Lumbrerasen argazkian oinarrituta.

18 urtetik gorakoen mailan (200 euro bana):

  • Testu labur-labur onenaren egilea: Mikel Iturriotz Etxaniz (Urretxu, 1995) / Maite Mentxaka Tenaren argazkian oinarrituta.
  • Testu labur onenaren egilea: Aintzane Arrieta Gandiaga, (Aulesti, 1967) / Eider Moreno Carreroren argazkian oinarrituta.

 

Argazki bakoitzari dagozkion 4 testu irabazleen egileak hauek:

 

Argazkia: Amaia Aparicio Tarin (Bilbo/Berango, 1975)

16-18 labur-laburra: Itziar Anakabe Zarraga (Leioa, 1999)

16-18 laburra: June Borné Gómez (Getxo, 1999)

+18 labur-laburra: Beatriz Quintano Martinez (Barakaldo, 1983)

+18 laburra: Mikel Aiertza Etxabe (Aizarnazabal, 1975)

 

Argazkia: Anton Alvarez Jimenez (Getxo, 1954)

 16-18 labur-laburra: Nerea Angulo Trigo (Getxo, 1999)

16-18 laburra: Maialen López Palma (Getxo, 1999)

+18 labur-laburra: Zuberoa Ajuria Galindo (Mungia, 1971)

+18 laburra: Oihane Garmendia Glaría (Erronkari, 1993)

 

Argazkia: Bego Elexpe Ortiz (Astrabudua, Erandio, 1978)

16-18 labur-laburra: Kattalin Butron Lagos (Plentzia, 2000)

16-18 laburra: Ibone Etxebarria Zapatero (Sopela, 1999)

+18 labur-laburra:Oier Pastor Alonso (Lemoiz, 1990)

+18 laburra: Ane Ondarroa Amas (Getxo, 1994)

 

Argazkia: Eider Moreno Carrero (Getxo, 1993)

16-18 labur-laburra: Itxaso Zabala Mondina (Gorliz, 2000)

16-18 laburra: Amaia Saitua Latorre (Algorta, 1999)

+18 labur-laburra: Sergio Vazquez de la Fuente (Usansolo, 1977)

+18 laburra: Aintzane Arrieta Gandiaga, (Aulesti, 1967)

 

Argazkia: Javi Alaña Azkoitia (Getxo, 1978)

16-18 labur-laburra: Eritz Monasterio Lotina (Plentzia, 2000)

16-18 laburra: Iker Kamiruaga Yanguas (Sopela, 1999)

+18 labur-laburra: Igor Mercado Azcuenaga (Bilbo/Leioa, 1983)

+18 laburra: David Higon Garcia (Gorliz, 1964)

 

Argazkia: Jose Mari Albisu Carrera (Sestao/Barrika, 1946)

16-18 labur-laburra: Patricia Flecha Vega (Getxo, 1999)

16-18 laburra: Alaitz Gurrea Carrasson (Sopela, 1999)

+18 labur-laburra: Manex Mantxola Urrate (Urretxu, 1991)

+18 laburra: Goizalde Hernando Saratxaga (Arrasate/Algorta, 1974)

 

Argazkia: Maitane Sarralde Ussia (Algorta, 1991)

16-18 labur-laburrak: Julene Legarreta Aparicio (Plentzia, 2000)

16-18 laburra: Nagore Meabe Yanguas (Getxo, 1999)

+18 labur-laburra: Garikoitz Ibargutxi Murias (Usansolo, 1974)

+18 laburra: Eneko Perez Olaeta (Deustua, 1972)

 

Argazkia: Maite Ikaran Souville (Algorta, 1978)

16-18 labur-laburra: Araitz Lasa Seña (Getxo, 1999)

16-18 laburra: Andrea Rojo Martínez (Sopela, 1998)

+18 labur-laburra: Egoitz Arruti Uria (Azpeitia, 1980)

+18 laburra: Irati Perez Artze (Sopela, 1990)

 

Argazkia: Maite Mentxaka Tena (Berango, 1992)

16-18 labur-laburra: Nahia Martinez Iturricastillo (Gorliz, 2000)

16-18 laburra: Inés Vilallonga Sangroniz (Getxo, 1999)

+18 labur-laburra: Mikel Iturriotz Etxaniz (Urretxu, 1995)

+18 laburra: Karol Urien Salterain (Abadiño/Durango, 1972)

 

Argazkia: Naiara Elorriaga Lumbreras (Sopela, 1991)

16-18 labur-laburra: Brenda Benito Sabater (Gorliz, 2000)

16-18 laburra: Irati Ortueta Uriarte (Algorta, 1999)

+18 labur-laburra: Mikel Illarregi Elberdin (Leitza, 1959)

+18 laburra: Leire Goñi Iradi (Hernani, 1987)

 

Lehiaketa

Irudien eta hizkien hizkuntzetan oinarrituta, ArgIHIzkiak lehiaketa antolatu zuten maiatzean Egizu Getxo Euskaldun elkarteak eta HIRUKA komunikazio-taldeak; hurrengoekin elkarlanean: Uribe Kostako hainbat udalekin (Getxo, Leioa, Erandio, Gorliz) eta zenbait elkarterekin (Berbots, Bizarra Lepoan, Aitxu!, Leioako Berbalagunak). Argazkietan oinarritutako testu laburren lehiaketa da argIHIzkiak; hala, literatur ekimenaren helburu orokorrak hurrengoak dira: jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatzea, eta Uribe Kostako argazkilariak eta euren lana sustatzea eta zabaltzea. Aurten, nobedade bi eduki ditu lehiaketak: batetik, adinaren araberako maila bi berezi dira: 16-18 urte bitartekoena eta 18 urtetik gorakoena, batez ere gazteenek euskaraz idaztea sustatzeko asmoz; bestetik, hautatutako argazkiak webgunean ikusteaz gainera, kalean ere ikus ahal izan dira, Leioako Boulevarden esekita egon baitziren (Leioako Udalaren ekimenez). Gainera, argihizkiak.com webgune berria ere martxan ipini da, eta testuak bertatik helarazteko aukera ere egon da.

Bosgarren ekitaldi honetarako euren argazkiak helarazi dizkiguten Uribe Kostako (edo berton bizi diren) argazkilari profesional edo zaleak ondokoak dira: Bego Elexpe Ortiz, Maite Ikaran Souville, Javi Alaña Azkoitia, Eider Moreno Carrero, Amaia Aparicio Tarin, Jose Mari Albisu Carrera, Maitane Sarralde Ussia, Maite Mentxaka Tena, Anton Alvarez Jimenez eta Naiara Elorriaga Lumbreras. Erandio, Getxo, Sopela, Berango eta Barrikakoak dira argazkilariok.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun