Iturriek jakinarazi dutenez, hiru adingabek 14 eta 15 urteko gazte biri dirua lapurtu zieten joan den zapatuan gauean, Urdulizko parke batean. Bi gazteek uko egin zioten dirua emateari; horren ondorioz, hiru lapurrek kolpeka hasi zitzaien.
Erasotutako bi gazteek salaketa jarri eta Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen hiru erasotzaileak identifikatzeko. Gazteetako bat eguaztenean, hilaren 14an, atxilotu zuten; beste biak, berriz, atzo, eguenean.
Diligentziak egin ostean, hiru adingabeak gurasoen esku utzi dituzte, Adingabeen Fiskaltzaren aurrean deklaratzeko zain.