Erandioztarrak zazpigarren sailkatu ziren iaz Euskal Ligan, 43 puntu batuta. Pasa den maiatzean jokatutako Euskal Kopan, lehenengo fasean kanporatu zituzten, leioaztarrei gertatu zitzaien bezala.
Leioako klubak lan egingo du aurten orain dela urte biko igoera bere historiako bakarra izan ez dadin. Horretarako, Iñaki Sarria eta Ekaitz Zarraga entrenatzaileak jarri dituzte proiektua zuzentzeko. Bikoteak eskarmentu handia dauka emakumezkoen futbolean. Mungiako klubetik datoz eta eurekaz lau jokalari ekarri dituzte: Lucía, Bulu, Nile eta Esti. Ez dira Leioako Emakumeak taldeak izango dituen errefortzu bakarrak: Bengoa kadeteengandik igo da. Bestalde, Bigarren Mailara igo eta jaitsi zen taldearen bizkarrezurra mantendu egin dute: Uxue, Arrate, Ziortza, Garazi, Nere, Idoia, Nekane, Ane, Iratxe, Tru, Isasi, Maialen, Landa eta María. Era berean, Paulak jarraituko du; pasa den udan batu zen bera.