Irailaren 25eko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak heldu artean, azken aukerez baliatzen dabiltza alderdi politikoak. Besteak beste, eguazten honetan, hilak 21, gazteakaz berbaldia egingo dute EH Bilduko Laura Mintegik eta Arnaldo Otegik. EHUren Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean izango da ekitaldia, 11:30ean. Egun berean, Josu Erkoreka EAJren hautagaiak adierazpenak egingo ditu, 10:30ean, Sopelako udaletxeko plazan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!