Bermeoko tripulazioak erregulartasun gehien erakutsi duen taldea izan da San Miguel Ligan; bederatzi estropadetan nagusitu da, azken zortzietatik zazpitan: abuztuan eta irailean jokatutako zortzi estropadetan bakarrik Kastrokoa ihes egin zitzaion Urdaibairi. Beste bi garaipenak, Galiziako uretan lortu zituen "Bou Bizkaia"-k uztailean.
Urdaibaik 216 puntu batu ditu, Hondarribia baino lau puntu gehiago. Ontzi gipuzkoarrak ere bederatzi estropada irabazi ditu. Bi talde erraldoi horien nagusitasuna behin bakarrik apurtu da liga osoan: San Juanek Zierbenan lehiatutako estropadan irabaztean.
Sei urte zeramatzan Urdaibaik liga irabazi gabe, azkena 2010. urtean lortu egin baitzuen. Domekako garaipenagaz, daborduko bost bandera metatu ditzute Bermeon. Gainontzeko lauak 2004, 2007, 2008 eta 2010garren urteetan lortu egin zituen. Bost liga irabazteagatik Koroa jaso du "Bou Bizkaia"-ren eskifaia.