Erandion jaioa, Maria Luisa Izagirrek bere bizitzaren parte handia eman du Getxo udalerrian. Osasun egoera onean dago, eta ilusio handiz ospatu zuen urtebetetzea.
Ehun urte bete dituela-eta, pasa den martitzenean, hilak 20, Maria Luisa Izagirre Urrutikoetxea erandioztarrak bisita berezia jaso zuen Algortako bere etxean. Foru Aldundiko ordezkari bat, Imanol Landa Getxoko alkatea eta Elena Coria Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia joan zitzaizkion bisitan, zoriontzera eta Aixerrotaren oroigarria eta lore sorta bat ematera.
Erandion jaioa, Maria Luisa Izagirrek bere bizitzaren parte handia eman du Getxo udalerrian. Osasun egoera onean dago, eta ilusio handiz ospatu zuen urtebetetzea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!