Joan den barikuan, irailaren 23an, euskal kostaldean aurki daitezkeen zetazeoak grabatzera itsasoratu ginen Verballenas-eko taldeagaz. Gorka Ocio adituak gidatuta, goizeko 07:30ak aldera gerturatu ginen Santurtziko arrantzaleen portura, baleen arrastoak bilatzeko abenturari ekiteko. Eguzkia irten bezain laster itsasoratu ginen, 08:00ak aldera, eta kostaldetik 20 milia inguru aldendu ostean, munduko izaki bizidun handienagaz egin genuen topo: 30 metroko luzeradun zere urdin bategaz. Ocioren berbetan, inoiz ez da ikusi horrelako balearik espainiar Estatuko kostaldetik hain gertu. "Azken hamarkadako sorpresarik handienagaz egin dugu topo", azaldu zuen adituak poztasun handiz.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!