Plentziako eskolak barikuetan (17:45-19:15) izango dira, ikasturte osoan. Armintzako (Lemoiz) eskolak eguaztenetan (18:30-20:00) izango dira, datozen hiru hilabeteetan, momentuz. Bi horien izen-ematea itxita dago; halere, lekuren bat egon liteke, interesdunak antolatzaileakaz harremanetan ipini baino ez du egin beharko. Ander Deuna ikastolako ikastaroa orain prestatzen dabiltza; eguaztenetan (16:00-17:30) izango litzateke. Horretan izena emateko aukera badago oraindino. 5 urtetik gorakoei begirako zirku-ikastaroak dira, eta Barrikan bizi den Izaskun Rueda gasteiztarrak emango ditu; iaz Plentzian legez. Uribe Kostakoez gainera, Sondikan, Bilbon (Karmelo ikastola) eta Ubiden ere emango dituzte.