Kultura  Barrika  Berango  Erandio  Getxo  Gorliz  Plentzia  Sopela  Uribe Kosta 2016-10-01 10:00

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan ekitaldi asko antolatuko dituzte urri osoan, eskualdean

Ondarearen Europako Jardunaldiakaz bat egin dute eskualdeko hainbat udalek: Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Plentzia eta Sopelakoak, hain zuzen ere. Horiez gainera eskualdeko zenbait elkarte eta taldek ere parte hartu dute ekitaldien antolakuntzan. Urri osoan egongo da non aukeratu: berbaldiak, erakusketak, bisita gidatuak, tailerra, antzerkiak, dokumental-emanaldiak...

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan ekitaldi asko antolatuko dituzte urri osoan, eskualdean
Silex-ikastaroa emango du Iñaki Libanok. | Ikusi handiago | Argazki originala

"Etxetik kanpo: migrazioak eta kultura-ondarea" goiburua daroate aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldiek. Europako Kontseiluaren ekimenez sortutako ekitaldiagaz bat eginez, Bizkaiko Foru Aldundiak 16 urte daroatza programa hori koordinatzen: 63 udalek, 17 elkarte eta erakunde ofizialek, 17 museok eta 50 kultur elkarte inguruk parte hartu dute egitaraua osatzeko. Guztien artean, 300 ekitaldi baino gehiago antolatuko eta eskainiko dituzte urri osoan. Uribe Kostan, denera 22 ekimenegaz gozatzeko aukera egongo da; Barrikan, Berangon, Erandion, Getxon, Gorlizen, Plentzian eta Sopelan migrazioari hainbat ertzetatik begiratuko dioten erakusketak, berbaldiak, ikastaroak eta abarrak egongo dira; horietako zenbait, euskaraz.

Uribe Kostako ekitaldiak, herriz herri:

BARRIKA:
    •    Urriaren 15ean, “Las primeras migraciones humanas en Bizkaia” bisitaldi-gidatua (11:30-13:00); eta, silex-tailerra urriaren 29an, 11:30-13:00. Elkartzeko lekua: udaletxe aurreko plaza. Biak gaztelaniaz. Leku-kopuru mugatua da. Izen-ematea: 946 771 062.



BERANGO:
    •    Urriaren 1etik 31ra, “Bakerantz” argazki-erakusketa, Berangoeta kultur etxean. Euskaraz eta gaztelaniaz. Urriaren 13an eta 27an, bisita-gidatuak. 



    •    Urriaren 15ean, “Remembranza del emigrante vasco” antzezlana, 19:00etan. Berango antzokian. Gaztelaniaz. Leku-kopuru mugatua. Info+: 946 682 143



    •    Urriaren 21ean, “Cuando fuimos refugiados: de Euskadi al mundo” berbaldia, 19:00etan. Berangoeta kultur etxean. Gaztelaniaz. 



ERANDIO:
    •    Urriaren 22an, “Historia de las emigraciones de Erandio. Fabricas y viviendas obreras” bisita-gidatua, 12:00etan. Gaztelaniaz. Leku-kopuru mugatua da. Izen-ematea: 944 890 140.



    •    Urriaren 29an, “La construccion naval en Erandio. Construccion de buques escuela con destino a America” bisita-gidatua, 11:30ean. Gaztelaniaz. Elkartzeko lekua: udaletxea. Leku-kopuru mugatua. Izen-ematea: 944 890 140.




GETXO:
    •    Urriaren 7an “Mugaz bestaldean” kaleko-ikuskizuna, 20:00etan. San Nikolas plaza. Euskara eta gaztelania.



    •    Urriaren 7tik 12ra “Begoña Punta: erreferentea eraikuntzako tekniken migrazioan” erakusketa eta bisita-gidatuak, 12:30ean eta 18:30ean. Euskaraz eta gazteleraz. Elkartzeko lekua: Begoña Puntako galeriak, Ereaga hondartza. Leku-kopuru mugatua. Izen-ematea: 944 910 800.



    •    Urriaren 13an, “Las migraciones industriales a Bizkaia: nuestra propia diversidad” berbaldia, 19:00etan. Gaztelaniaz. Elkartzeko lekua: Bake-Eder Ezagutza Zentroa, (Areeta).  Info+: 944 910 800.




    •    Urriaren 14tik azaroaren 5era, “Hildakoen eguna” erakusketa. Villamonteko kultur etxean (Algorta). Euskaraz eta gaztelaniaz. info+: www.getxo.eus/liburutegiak



    •    Urriaren 16an, “Arriluzetik Lertegi etxeraino” bisita gidatua, 10:00etan, 10:30ean, 12:00etan eta 12:30ean. Euskaraz eta gaztelaniaz. Elkartzeko lekua: Naufragoen Etxea (Neguri). Leku-kopuru mugatua. Izen-ematea: 944 910 800.



    •    Urriaren 19an, “Akabuko martxea” dokumentalaren emanaldia eta berbaldia, 19:30ean. Villamonteko kultur etxean (Algorta). Euskaraz.



    •    Urriaren 21ean, “Mila zapore” tailerra, 18:30ean. Azebarri kultur elkartean (Algorta).  Leku-kopuru mugatua. Izen-ematea: 644 277 155 eta egizugetxo@gmail.com


    •    Urriaren 22an eta 23an, “Itinerario Ramiro Pinilla: Verdes valles, colinas rojas” literatura-ibilbidea, 10:30ean. Gaztelaniaz. Leku-kopuru mugatua. Izen-ematea: 944 910 800.



    •    Urriaren 26an, “Neskatoak” eta “Dominika” dokumentalen emanaldia eta berbaldia, 19:30ean. Villamonteko kultur etxean (Algorta). Euskaraz.



    •    Urri osoan, “Puente Bizkaia, el primero de una saga” erakusketa (urri osoan, 24 orduan, Bizkaia Zubian) eta berbaldia (urriak 27, 18:00etan, Portugaleteko Santa Klara kultur zentroan).                      info+: 944 802 012



GORLIZ:
    •    Urri osoan, “Neska-mutilak Gorlizko sendategitik atera zirenean, 1937” erakusketa, Sertutxenan. Euskaraz eta gaztelaniaz. Bisita gidatuak urriaren 7an, 14an, 21ean eta 28an, 19:00etan. Berbaldia, urriaren 14an, 19:30ean. info+: 946 774 348


PLENTZIA:
    •    Urriaren 8an, “Migrazioa eta itsas-garraioa” erakusketa eta bisita-gidatua euskaraz, 11:00etan; urriak 15 eta 22, gaztelaniaz.  Elkartzeko lekua: Plentziako turismo bulegoa. Leku-kopuru mugatua. Izen-ematea: 946 774 199 edo turismo@plentzia.eus.

    •    Urriaren 15ean, “Migración: ejemplo del trasatlántico Príncipe de Asturias” berbaldia, 12:00etan. Goñi Portalen. Gaztelaniaz. Leku-kopuru mugatua. Izen-ematea: 946 774 199.



SOPELA:
    •    Urriaren 5etik urtarrilaren 6ra, “Silexaren bila” erakusketa. Kurtzio kultur etxean. Euskaraz eta gaztelaniaz.

    •    Urriaren 20an “Tras las huellas de nuestros ancestros” ibilaldi gidatua, 09:00etan. Elkartzeko lekua: Urko kiroldegiko aparkalekua. Leku-kopuru mugatua. Izen-ematea: 944 065 519.

    •    Urriaren 22an, “Una ventana al pasado: tailler de silex” tailerra, 11:00etan. Kurtzio kultur etxean. Gaztelaniaz. Leku-kopuru mugatua. Izen-ematea: 944 065 519.


Bizkaiko beste herri askotan ere ekimenak antolatu dituzte. info+: www.bizkaikoa.bizkaia.eus/jep

2016/10/01 - 2016/10/31

Hainbat herritan Barrika Berango Erandio Getxo Gorliz Plentzia Sopela Uribe Kosta

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa