Urriaren 11ra arte, Gorliz eta Plentzia udalerrietako kultur etxeetan izena emateko aukera egongo da. Nafarroako ikastolen jaian bertaratu gura duten gorliztarrek zein plentziarrek 5 euro ordaindu beharko dituzte; 8 euro, kanpotarrek. Autobusa 08:00etan irtengo da Gorlizko Laboral Kutxatik, eta ondoko herrietako lagunak Plentziako Charterrean hartuko ditu, ordu laurden beranduago; 20:00ak aldera egongo dira bueltan.
Sopeloztarrei dagokienez, San Pedro elizatik abiatuko dira 08:00etan, eta bost minutu beranduago egingo dute geldialdia Larrabasterrako Urgitxieta plazan. Urriaren 12ra arte dago izena emateko, ohiko lekuetan; Sopelan ere, prezioak berberak izango dira.