Endika Montes erandioztarra, EH Bilduren batzarkide berria

Endika Montes atzo, Batzar Nagusietan. EH BILDU

Atzo, eguaztena, EH Bilduren batzarkide taldean Endika Montes Uñak kargua hartu zuen.52 urte ditu eta Erandiokoa da. Alex Sardui batzarkidea ordeztuko du hemendik aurrera. Endika Montes Iberdrolan beharrean dabil, laneko arriskuen goi teknikari moduan. Laneko Arriskuen unibertsitateko masterra dauka eta PRL kudeaketa sistemen ikuskaria da nazioarte mailan.

Koalizioak eskertu dio Alex Sardui musikari gernikarrari hilabeteotan Batzar Nagusietan EH Bilduren taldean egin duen lana.