Olaia Tejeda Hettange-Grandeko Patinajearen Nazioarteko Sariketan lehiatzen dabil

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 13a, 19:08

Olaia Tejeda patinatzailea. © EVA SAINZ

Olaia Tejeda Sainz sopeloztarrak Gurpil gaineko Patinajearen Nazioarteko Sariketan parte hartzeari ekin dio gaur, zapatura arte. Show Getxo klubeko kidea da 12 urteko patinatzailea eta Espainiako patinaje artistikoko selekzioak deitu duen EAEko lehenengo patinatzailea da.

Lorrain skate-klubak antolatuta, patinaje artistikoa modalitateko proba hori Frantziako Hettange-Grande herrian jokatuko da, Luxenburgoko mugatik bost kilometrora. Italia, Espainia, Portugal, Erresuma Batua, Alemania, Herbehereak, Belgika eta Frantziako selekzioetako kideek parte hartuko dute bertan.

Egin beharko dituzten dantza ezberdinak honakoak izango dira: City Blues, Olympic Foxtrott, Country Polka, Swing Foxtrott, Valse Tudor, Tango Siesta, Kilian, Keats Foxtrott, Gilde Valse, eta Foxtrott Federation, besteak beste.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun