Hala bada, bizikleta-ibilbidea 11:30ean irtengo da Erandioko Obieta kaletik, eta Leioako bulebarrean anoa-geldiunea egin ostean, Berangoko Moreaga parkean amaituko da, 13:30ak aldera. Bertan, txirrindulariei opariak eta mokadutxoak banatuko dizkiete. Modu berean, neska-mutilentzako hamaika jarduera izango da, esaterako: xtrem jump, quad ibilgailuak, puzgarriak eta ondo pasatzeko beste hainbat ekintza. Apar-festa egingo dute 13:30ean, eguraldi egokia izanez gero. Eta ondoren, 15:00etan, disko-festa izango dute gozatzeko moduen, DJ Xaiborregaz. 17:00etatik aurrera, sendi osoarentzako jolasak izango dira, txokolate-janaren aurretik. Eta festari amaiera baino lehenago, funbox factory erakustaldia egingo dute, 18:00etan.
Umeen Bizikleta Festan parte-hartzea doakoa da, baina aurretik izena ematea beharrezkoa dago. Derrigorrezkoa da umea helduren bategaz inskribatzea.
