Saio biak izango dira 17:30ean. Zapatuan, hilak 22, Sestaoko musika-eskolako aretoaren oholtzaren gainean, lau uribekostar izango dira: Arrate Illaro Etxebarria, Josu Gotzon Landeta Egurrola zein Peru eta Inazio Vidal Gurrutxaga. Domekan, ostera, Paule Ixiar Loizaga Legarra izango da eskualdeko ordezkaria Igorreko Lasarte aretoan. Sarrerak aurretik eskuratu daitezke Bertsosarrerak.eus webgunean.
Sailkapena
- Miren Amuriza Plaza, 531 puntu
- Aitor Bizkarra Ruiz, 474,5
- Imanol Uria Albizuri, 446
- Garikoitz Sarriugarte Onaindia, 440
- Aissa Intxausti Aburruza, 422,5
- Mikel Retolaza Etxebarria, 414,5