Horrela adostu dute erakunde biek, Iñaki Gómez Mardones Bizkaiko Futbol Federakundeko presidenteak eta Carlos Sergio Achotegi Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Saileko Euskara Zerbitzuko aholkulari orokorrak sinatutako dokumentuaren arabera. Neurri horri esker, hainbat egunkaritan edo sare sozialetan publikatzen diren Eskola Kiroleko emaitzek isekarako bide laburragoa izango dute galdu egin duten taldeentzat. Halere gol-kopuruarena ez da Federazioak eta Aldundiak egindako aldaketa bakarra. Adibidez, zazpiko futbolean, nesken umeen mailako partidek 35 minutuko iraupena izango dute aldi bakoitzean, eta ez 30 minutukoa, orain arte bezala.