Baina egun horrek atsekaberako bidea ere zabaldu zuen: lau urteko elkarlan arrakastatsuaren ostean, Campos kontserba-enpresaren eta Elkar Kirolaken bideak banandu egin ziren. Javier García Elkar Kirolaken manager nagusiak azaldu duenez, “Conservas Camposentzat eta Salica enpresarentzat esker-hitzak besterik ez ditugu, eskaini diguten elkarlanagatik”. Era berean, Camposek Elkar Kirolaken 23 urtez azpiko gizonezkoen taldeari eskainitako “lau urteok zoragarritzat” jo ditu Garcíak. Lau urte horietan Baqué-Campos izenaren pean lehiatu dira Elkar Kirolakeko txirrindulariak.
Halere, taldeak datorren urtean ere segituko du, Baqué kafe-konpainiak eta Saroni bizikleta-enpresek babestuta, 39. denboraldia egiteko.