Bihar goizean bozeramaile-batzordea batuko dela iragarri du Udalak, "eraso hau salatzeko elkarretaratzea deitzeko".
Gogoratu duenez, "Udalak emakumeen askatasun sexualaren kontrako eraso guztiak salatzen ditu; baina, bereziki, adingabekoen kontrakoak", sexu-eraso matxista honetan legez. Horrez gainera, "biktima eta bere intimitate-eskubidea errespetatzea" eskatu du Udalak.
Goizaldeko 02:45 aldera izan du sexu-erasoaren berri Ertzaintzak, Elexalde auzoan gertatu da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ezagutarazitakoaren arabera, gizonezko gazte bat atxilotu dute 03:30 aldera, sexu-erasoaren ustezko egilea delakoan. Neskatoa Gurutzetako ospitalera eroan zuten, eta mediku forentsearen zaintzapean utzi. Ustezko gizonezko erasotzailea Getxoko epaitegiaren esku lotu da.