Berango, Erandio eta Leioako udalek bultzatutako Elkar Kirolak txirrindularitza-eskolak publiko egin ditu egunotan ehunka argazki eta bideo batzuk. Argazkiak, Esti Aginakok egindakoak, pasa den urriaren 16an ospatu zen Umeen Bizikleta Festaren irudiak dira, eskolaren ikasturte-akabua izan zen orduan. Bertan, 4.000 pertsona baino gehiago batu ziren, Erandiotik Berangora betetako txirrindularitza-ibilbidean edo beranduago Moreaga parkean egindako jaialditxoan. Modu berean, Txumaren Hiru Egunak kadeteen klasikako hiru bideo ere argitaratu dituzte hemen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!