Baqué-Saronik lau fitxaketa egin ditu daborduko

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 3a, 13:37

Baqué-Saroni taldeak 2017. urterako bere lehenengo lau txirrindulariak fitxatu ditu: Luis Miguel Márquez, Agustín Aranda eta Pablo Salido andaluziarrak eta Mauricio Graziani argentinarra. Graziani erloju kontrako probetan aditua da eta Argentinako txapelduna izan da modalitate horretan, gazte-mailan. Salido ere erlojupekoan txapelduna izan da Andaluzian, 23 urtez azpikoetan. Agustín Arandak 10 garaipen lortu ditu bere lehenengo urtean. Márquezek, ostera, gazte mailatik jauzia emango du. Baquéren taldea berritu egin da, 23 urtez azpiko txirrindulariakaz lanean segitzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun