Profesionalen mailan Guillermo Riveroren estreinaldia izango da gaueko saio nagusia. Larrabasterran bizi den algortarrak Redouan Bentalev marokoarra izango du arerio. Rivero ahaleginduko da amateurretan lortutako 26 garaipenei beste bat gehitzen, kategoria berri horretan.
Estreinaldi horregaz batera, arreta handiena isiotuko dute beste borrokaldi bik: Izarrak Boxing taldeko Naiara Olmedo sopeloztarrarenak eta Goizane Pérezenak, alegia. Olmedo Lopabox taldeko Corey Macclintock-egaz lehiatuko da; Pérezek Ukabilak klubeko Aleliren aurka borroka egingo du. 16 soken artean borrokatuko dira Izarrak gimnasioko beste kide hauek: Iñigo Lopez, Markel Garcia, Unai Ibañez eta German Zubiaur.