Euskadiko Stock azokak bere 11. edizioa egingo du asteburu honetan BEC-en

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 3a, 12:00

Gaurtik hasita eta aste-akabu osoan, 11:00etatik 21:00etara, 200 saltokik baino gehiagok %80 arteko beherapenak eskainiko dituzte modan, etxeko-horniduran, kirol-artikuluetan, kosmetikan, elektronikan eta aisian, besteak beste.

Edizio honetan azpimarragarriak dira, batez ere, standetan oso prezio egokian aurkitu ahal izango diren lehen mailako markak: Calvin Klein, Tommy Hilfiger, Lois, Guess, Levis, Geographical Norway, Mustang… bezalako gizon- eta emakume-moda markak; Billabong, Globe, DC, Vans, Supra, Volcom, Carhartt… bezalako gazteen moda; Adidas, Joma, Elements, Mercury, Nike, New Balance, Munich… marketako kirol-produktuak; Farrutx, Pedro Miralles, Pons Quintana… marketako oinetakoak; umeentzako Mayoral, Dolce Petit… eta abar. Horrez gainera, berrikuntzen artean, edizio honek ezkongaiei eta festetarako jantziei eskainitako stand bat edukiko du; eta moda-aholkularitza eskainiko duen "personal shopper" bat ere bai.

Azokaren hiru egunean, Stock Euskadi-k 12.000 metro koadroko azalera hartuko du Bilbao Exhibition Centreko 1. pabiloian, eta 11:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Sarrerak bi euro balioko du, eta 14 urtetik beherakoak doan sartuko dira. Bertan, adin guztietara egokitutako ludoteka aurkituko dute (puzgarriak txikienentzat, bideo-jokoak nagusiagoentzat), gurasoek mota guztietako artikuluetan prezio hoberenak bilatzen dituzten bitartean. Azokaren XI. edizio honen abantaila gehigarrien artean, esan behar da azoka egiten den hiru egunetan sartzeko aukera emango duen balea eskuratu ahal izango dela.

Ekitaldia aukera bikaina da bisitarientzat –parekorik ez duten prezioak aurkitu baititzakete– eta saltokientzat, euren stock-ei irteera emateaz gain, milaka bezero potentzialen artean euren burua ezagutzera emateko aukera baitute.

"Food truck"-ak

Antolakuntzak, feriaren merkataritza eskaintza osatzen duen alderdi ludikoa ere handitzearen aldeko apustua egin du. Horrela, 2.500 metro koadroko gunean, bertara doazenek, La Salve etxearen garagardoaz gozatu ahal izango dute; eta, beste alde batetik, "food truck" izenekoetan, "gastrofurgonetak" izenez ere ezagutzen direnetan, eskainiko diren sukaldaritzako zenbait espezialitatez ere.

Azken urteetan ohikoa denez, azokak bere isla izango du sare sozial ezagunenetan, Facebooken eta Twitterren, besteak beste. Sare sozial horietan, erakusleek eskaintzen dituzten eskaintza interesgarrienen berri emango da une oro.

Halaber, eta azokaren aurreko edizioetan ohikoa izan den legez, bertaratutako pertsona guztiek esku-diru zozketetan parte hartzeko aukera izango dute, erosketak egin ahal izateko Stock Euskadi Azoka egiten den hiru egunetan. Egunero 200 euroko bost zozketa egongo dira.

Lankidetza Gorabidegaz

Beste alde batetik, duela urte bi, stockaren azokak hasi zuen alderdi solidarioagaz jarraituz, oraingo honetan, Gorabide izango da 3.000 euro jasoko dituen GKE-a. Horrez gainera, Gorabidek, adimen urritasuna daukaten pertsonen aldeko Bizkaiko elkarteak, stand bat edukiko du BEC-eko atarian, bere jardueraren berri emateko jende denari. Elkarte horretako erabiltzaileen ordezkaritza batek jasoko du diru-ekarpena Francisco de la Sierra ekimenaren zuzendariaren eskutik, zapatuan, azaroak 5, eguerdiko 12:00etan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun