Egitarauagaz jarraituz, barikuan, azaroak 11, Itzubaltzeta/Romo mailako aurkezpena egingo dute, 19:30ean, Pinuetako Cervantes plazan.
Leioa berbagai, azaroaren 17an, eguena, 19:00etatik 19:30era egongo da akreditazioa aurkezteko aukera, Errekalde plazako nagusien etxean. Ondoren, Ibon Arbuluk "Zohardia" ponentzia azalduko du. Azaroaren 19an, domeka, "Zohardia" ponentziaren herri-eztabaida egingo dute, 10:30ean.
Azaroaren 26ra bitartean lehen bozketa epea egongo da zabalik; baina, horretarako, ezinbestekoa da on-line akreditazioa eskatzea, partehartu.sortu.eus helbidean. Besteak beste, Algortako Abian (eguenero, arrastian) eta Itzubaltzeta/Romoko Branka (barikuro, 19:30etik 20:30etara) herriko tabernetan hori egiten lagunduko dute.