Gertaera 07:00ak aldera izan da. Osasun zerbitzuek artatu eta ospitalera eroan dute zauritutako gaztea.
Gaur goizean, 18 urteko gizonezko bat Gurutzetako ospitalera eroan behar izan dute, Axpeko erriberan, Erandio eta Leioa artean, itsasadarrera erorita hartutako hainbat kolpeen ondorioz. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak adierazi duenez, parranda egin ostean, Getxora bidean, etxera, zihoan kuadrillagaz; lagunek atera dute lokatz artetik.
Gertaera 07:00ak aldera izan da. Osasun zerbitzuek artatu eta ospitalera eroan dute zauritutako gaztea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!