Pasa diren azaroaren 5ean eta 6an jokatu zen B kategoriaren azken fasea, Zaragozako Stadium Casablanca klubean. Bertan, bigarren amaitu ziren algortarrak. Zapatuan, azaroak 5, 4-1 irabazi zioten Móstolesi partida gogorrean, euriari zein lokatzari egin behar izan baitzioten aurre. Domekan, ordea, Fadurak 4-1 galdu zuen, hainbat fitxaketa berri egin duen Zaragozaren aurka. Hala, Zaragoza zuzenean igo zen Lehenengo Mailara eta Fadurak promozio-partida jokatu beharko du.