Goiztiarrenak futbolari kadeteak izango dira; Kepa Arizmendi aukeratzaileak 15:45ean ipini die hitzordua. 20 deitutakoen artean badaude Uribe Kostako klubetako sei jokalari: Patxi Ferreira Murillo eta Andoni Gracia Contreras (Getxo), Jairo Moreno Carro eta Jon Ander Puente Duran (Leioa), eta Julen Beain Fernandez eta Joritz Tamayo Escalante (Romo). Kadeteek entrenamendu berezia izango dute 17:00etan. Ordu horretan, partida jokatuko dute Romo futbol-taldeko gazteen aurka.
Bizkaiko gazte-selekzioa, ostera, 18:00etan dauka hitzordua, ordu erdi beranduago entrenatzen hasteko, Ibai Unibaso aukeratzailearen agindupean. Talde horretan eskualdeko klubetako hiru jokalarik parte hartuko dute: Julen Ferro Bañales (Arenas), Imanol Duran Gomez (Leioa) eta Jon Trincado Velasco (Romo).