Uribe Kostak 644 biztanle galdu ditu azken bost urteotan

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 16a, 20:06

Urduliz da azken urteotan gehien hazi den udalerria.

Uribe Kosta eskualdeak 169.114 biztanle dauzka aurten, Eustatek jakinarazitako datuen arabera. Euskal Estatistika Erakundeak 2016ko urtarrilaren 1a hartu du kalkulu horretarako erreferentzia gisa. Hala, 2011ko datuakaz alderatuta, eskualdeak 644 biztanle galdu ditu, populazioaren %0,38. Halere, hamar udalerrietatik soilik hirutan jaitsi da biztanleria; Getxo da galerarik handiena izan duena, 79.815 biztanleetatik 77.759ra pasatuta, bidean 2.056 galduta. Erandiok (-269) eta Plentziak (-47) murrizketa txikiagoak izan dituzte; besteetan, igo da populazioa.

Bestalde, biztanleria irabazi duten udalerrien artean, Urduliz da auzokide gehiago lortu dituena, 498 urduliztar gehiago baitaude aurten, 2011ko 3.630 erroldatuei batu zaizkienak.Beste herrietan honakoak izan dira biztanleria igoerak: Barrika (+31), Berango (+146), Gorliz (+143), Leioa (+346), Lemoiz (+163) eta Sopela (+401).

Sexuari dagokionez, eskualdean 88.036 emakumezko daude eta 81.078 gizonezko. Hortaz, emakume bakoitzeko gizonezkoen proportzioa (0,92) orain dela bost urte legez mantentzen da. Getxo da udalerririk femeninoena, sexuen arteko oreka 0,88n baitago. Kontrako aldean, 1,14 da Lemoizko koefizientea.

Adin-taldeei dagokienez, Eustatek hiru aukera ematen ditu: 20 urte azpikoak, 20 eta 64 urte bitartekoak, eta 65 urte eta nagusiagoak. Uribe Kostako biztanleria zahartu egin da azken bost urteotan, 65 urtekoak eta nagusiagoak pasatu baitira %17,25 izatetik %19,91 izatera. Halere, distantzia handia dago Getxo (%22,7) eta Sopelaren (%13,5) artean. Era berean, Berango da gazte gehien (%23,4) duen herria eta Getxo gazte gutxien duena (%17,3).

Azkenik, Eustatek eskainitako azken datuak "atzerritarren" gainekoak dira, beti ere Espainiako Estatutik kanpotik etorritakoak. Hala, Euskal Estatistika Erakundearen arabera, uribekostarren %5,56 kanpoan du jatorria: %1,35 Europar Batasuneko estatuetatik dator eta %4,21 beste herrialdeetatik. 2011tik jaitsi egin da kanpoko uribekostar berrien kopurua, orduan, denera, %6,53 baitziren. Hortaz, bost urtetan kolektibo hori ia %15ean murriztu egin da.

Eustaten estatistikak

2016 Biztanleria sexuaren arabera Adin-taldeak (%) Atzerritarrak (%)
Udalerria Guztira Giz. Em. Ratioa 0-19 20-64 >=65 EB-27 Besteak
Barrika 1561 785 776 1,012 19,7 59,8 20,5 1,1 2,1
Berango 7116 3452 3664 0,942 23,4 60,3 16,3 1,7 2,4
Gorliz 5655 2789 2866 0,973 21,3 62,1 16,6 1,3 2,7
Getxo 77759 36412 41347 0,881 17,3 59,9 22,7 1,6 4,8
1. barrutia 13694 6572 7122 0,923 18,3 61,9 19,8 1,7 2,6
2. barrutia 37898 17755 20143 0,881 17,8 60,5 21,7 2 4,7
3. barrutia 26167 12085 14082 0,858 16,1 58,1 25,8 1,1 6
Leioa 30793 14916 15877 0,939 20 62,2 17,8 0,9 4
1. barrutia 12246 5891 6355 0,927 19,9 63 17,2 0,8 3,7
2. barrutia 4602 2197 2405 0,914 17,4 59,6 23 1,5 7,2
3. barrutia 13945 6828 7117 0,959 20,9 62,4 16,6 0,9 3,1
Lemoiz 1244 664 580 1,145 20,9 63,5 15,6 1,3 1,3
Plentzia 4360 2130 2230 0,955 19,7 63,7 16,6 2 3,7
Sopela 12592 6208 6384 0,972 21,9 64,6 13,5 1,1 2,5
Urduliz 4128 2076 2052 1,012 20 64,2 15,8 1,3 2,1
Erandio 23906 11646 12260 0,95 17,9 61,8 20,3 1,1 5,1
1. barrutia 10212 4906 5306 0,925 18,6 60,6 20,8 1,3 5,7
2. barrutia 10138 4966 5172 0,96 17,8 62,5 19,7 1 4,9
3. barrutia 3556 1774 1782 0,996 16,1 63,2 20,8 1 4,2
Uribe Kosta 169114 81078 88036 0,92 18,79 61,26 19,91 1,35 4,21
                   
2011 Biztanleria sexuaren arabera Adin-taldeak (%) Atzerritarrak (%)
Udalerria Guztira Giz. Em. Ratioa 0-19 20-64 >=65 EB-27 Besteak
Barrika 1530 751 779 0,964 19,3 62,9 17,8 1,3 2
Berango 6970 3391 3579 0,947 22 64,5 13,5 1,8 3,7
Gorliz 5512 2720 2792 0,974 20,5 64,4 15,1 1,5 3,6
Getxo 79815 37446 42369 0,884 17,4 63,2 19,4 1,6 5,7
1. barrutia 14023 6759 7264 0,93 18,9 66,2 14,8 1,6 3,7
2. barrutia 38926 18261 20665 0,884 18,1 63,4 18,5 2 6
3. barrutia 26866 12426 14440 0,861 15,8 61,3 22,9 1 6,4
Leioa 30447 14830 15617 0,95 19,6 65,9 14,4 1,1 4,6
1. barrutia 12644 6137 6507 0,943 20,7 66,5 12,9 1,1 4,4
2. barrutia 4641 2236 2405 0,93 15,6 63 21,4 1,3 7
3. barrutia 13162 6457 6705 0,963 20,1 66,5 13,5 1 4
Lemoiz 1081 574 507 1,132 19,1 62,5 18,3 1,3 2,3
Plentzia 4407 2121 2286 0,928 19,9 64,8 15,3 1,8 4,7
Sopela 12191 6035 6156 0,98 20,8 67,5 11,7 1,2 3,6
Urduliz 3630 1809 1821 0,993 18,7 65,9 15,3 0,9 2,8
Erandio 24175 11808 12367 0,955 17,3 64,1 18,7 1,1 6,2
1. barrutia 10613 5152 5461 0,943 17,8 62,7 19,5 1,3 7
2. barrutia 10454 5155 5299 0,973 17,4 67,1 15,5 0,9 5,7
3. barrutia 3108 1501 1607 0,934 15,2 58,5 26,4 1,1 5
Uribe Kosta 169758 81485 88273 0,92 18,43 64,31 17,25 1,40 5,13
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun