Antolatzaileek jakinarazi dutenez, kategoria bien irabazleak irrati-katearen Facebookeko jarraitzaileen eta irratiko langileen artean erabakiko dute. Bozketarako tartea abenduaren 12tik 16ra bitartekoa izango da. Irabazleen izenak, berriz, abenduaren 17an eta 18an izango den Uribe Fm maratoian jakinaraziko dituzte.