Fadura Tenis Klubak 2. Mailan segituko du

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 24a, 17:39

Algortako klubeko tenislariak artxiboko irudian. © FTK

Pasa den domekan, patuak ez zion lagundu Fadura Tenis Klubari, nahiz-eta etxean jokatu zuen. Egun horretan, Cercle Sabadellès 1856 klub katalanaren aurka jokatu zuen, Fadurako instalazioetan. Talde katalanak irabazi zuen, 4-1, eta berau izango da datorren denboraldian Estatu espainiarreko lehenengo mailan lehiatuko dena.

Fadurak, Bigarren Mailako txapeldunordeak, bere horretan jarraituko du. Algortako klubak "tristezia" agertu zuen igoera ez lortzeagatik, baina taldeak, hamar onenen artean geratuta, balentria "handia eta ahaztezina" egin duela azpimarratu zuen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun